Zerainen, Markina-Xemeinen eta Oñatin 2012-01-05

Bertso-saio bat baino gehiago izango da gaur

Zerainen Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia ariko dira; Markina-Xemeinen Nerea Ibarzabal, Elene Lejarzegi, Iñigo Izagirre eta Hodei Iruretagoiena eta Oñatin Julio Soto, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña.
 Jai-egun bezpera da gaur Hego Euskal Herrian, bihar errege eguna ospatuko da eta. Hala, saio bat baino gehiago dago iragarrita.

 Zeraingo Ohiarte Sagardotegian bertso-afaria izango da gaur iluntzean. Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldiak kantatuko dute bertan.

 Markina-Xemeinen, berriz, bertso-triki poteoa egingo dute iluntzeko 19:30etan Toldope tabernan hasita. Nerea Ibarzabal, Elene Lejarzegi, Iñigo Izagirre eta Hodei Iruretagoiena ariko dira kantuan.

 Azkenik, urteroko bertso-jaialdia izango da gaur Oñatin, Zubikoa pilotalekuan. Gaueko 22:30etan hasiko da saioa, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Julio Soto
 Maialen Lujanbio
 Amets Arzallus
 Unai Iturriaga
 Beñat Gaztelumendi
 Andoni Egaña

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza