Urtarrilaren 28an ospatuko da 2012-01-10

Bertso Egunerako sarrerak salgai daude

Aurten Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena izango da, eta horixe izango da Bertso Eguneko ardatz. Eguerdian Donostiako Alde Zaharrean kalez kale ibiliko dira bertsolariak, ondoren ekitaldia egingo da arratsaldeko 18etan Kursaaleko Areto Nagusian eta iluntzeko 21etatik aurrera afaria eta festa izango dira Kursaaleko NiNeu Jatetxean. Ekitaldirako sarrerak edonork erosi ditzake lehen egunetik. Afaritarako sarrerak, berriz, Bertsozale Elkarteko bazkideek bakarrik izango dituzte eskuragarri hilaren 16ra arte. Egun horretatik hilaren 27ra arte edonork erosi ahal izango ditu afaritarako sarrerak.
  Urtarrilaren 28an ospatuko da Bertso Eguna, Donostian. Goizean bertsolariak kalez kale ibiliko dira Donostiako Alde Zaharrean, 12etatik aurrera. Arratsaldean ekitaldi nagusia egingo da Kursaaleko Areto Nagusian. Aurten Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25 urte bete ditu, eta urteurrena izango da ekitaldiko ardatza. Ondoren, iluntzeko 21etan, afaria eta festa izango dira Kursaaleko NiNeu Jatetxean.

 Sarrerak jada internet bidez eskuratu daiteke www.bertsosarrerak.eu helbidean. Ekitaldirako sarrerak denentzat daude eskuragarri. Afarirakoak, berriz, bazkideek bakarrik erosi ahal izango dituzte hilaren 15era arte. Hala, epe honetan bazkide bakoitzak bereaz gain bazkide ez den batentzat beste sarrera bat eta 16 urtetik beherakoentzat beste bat hartzeko aukera edukiko du. Hilaren 16tik 27ra bitartean edonork egin ahal izango ditu afaritarako erreserbak.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa