Beste larogei urtian 2012-01-18

Bertsozale Elkarteak 25 urteko bidearen liburua eta DVDa kaleratu ditu

2012an 25 urte betetzen dira Euskal Herriko Bertsozale Elkartea sortu zenetik. 25 urtetako ibilbide hori aztertu eta landu ondotik, Beste larogei urtian izeneko liburu eta DVDan bildu ditu Bertsozale Elkarteak.
2012an 25 urte betetzen dira Euskal Herriko Bertsozale Elkartea sortu zenetik. 25 urtetako ibilbide hori aztertu eta landu ondotik,  Beste larogei urtian izeneko liburu eta DVDan bildu ditu Bertsozale Elkarteak.  "Ez da esperientzia makala Bertsozale Elkarteak bere bizkarrean daramana. 25 urtetako autokonfiantzazko eta autoantolaketazko ariketa bat izan da, bertsolaritza tradizio moderno bilaka zedin", adierazi du Bertsozale Elkarteak. "500 bazkiderekin hasi zen elkarte hura, 2300 bazkidetakoa da egun. Soldatapeko langile bakarreko elkarte hura, 69 langiletakoa da egun. Ikaslerik ez zuen elkarte hark, 20.000 ikasletik goiti ditu egun. Hamaika dira berriz bidean gainditutako traba eta krisiak: ekonomikoak, instituzionalak, Elkartearenak berarenak…" 
      "Eta milaka bertsozale, 25 urte horietan barrena, une baterako edo luzaroko, Elkartean borondatez engaiatu direnak. Horiek guziak gaur egun urrea balio duten ikasgaiak dira Bertsozale Elkarteko kideentzat ez ezik, euskalgintzan edo herrigintzan ari den edozein elkarte edo talderentzat".  
       Alberto Barandiaran kazetari iruindarra izan da liburua eta dokumentalaren gidoia
idatzi dituena. Horretarako mila txosten eta  agiri irakurri ditu eta ehunka argazki eta
bideo ikusi. 25 urteotan Elkarteko bazkide izan diren 40 lagun inguru elkarrizketatu ditu
gainera. Elkarrizketak eta irudiak  Liburuak 9 atal ditu: Elkartea sortu aurretik zegoen testuingurua azaltzen duen atalarekin hasten da, eta etorkizuna margotzen duen atalarekin bukatzen. Tartean daude 25 urte hauetako une, gune, gertakizun, eztabaida, erabaki esanguratsuenak jorratzen dituzten beste 7 atalak. Argazkiak, berriz, 80tik gora dira, 9 ataletan barrena ikusten ahal direnak.
       Testu narratiboaz gain, 6 elkarrizketa oso daude txertatuta hainbat ataletan: Maialen
Lujanbio, Jon Sarasua, Iñaki Murua, Ainhoa Agirreazaldegi, Arantza Mariskal eta Aritz
Zerainen elkarrizketa sakon eta interesgarriak. Eta azken partean, gaur egungo
Elkartearen argazkiaren berri ematen duten eranskinak dakartza liburuak.  
Irakurleak liburuaren atzeko aldean aurkituko du dokumentala, DVD batean. Ordubete
eskaseko dokumentala da, Alberto Barandiaranek idatzi du oinarrizko gidoia, Lanku-ko
langileen ekarpenekin osatu dena.  
      Grabaketa, muntaketa eta editaje lanak  Lankuko lantaldeak egin ditu. Nahi izanez
gero, dokumentalean esaten dena lau hizkuntzetan –frantsesa, gaztelera, ingelesa eta
euskara – irakur daiteke azpitituluetan. 

Liburua eta DVDa nola eskuratu
Liburuak eta DVDak osatutako paketeak 30 euro balio ditu. Bazkideek 21 euro
ordainduta eskuratzen ahalko dute produktu parea Lankura deituz (0033 943 260 755)
edo  www.lanku.com webgunearen bidez. Herrialdeetako Elkarteen bidez ere
eskuratzen ahalko da, eta urtarrilaren 28ko Bertso Egunean mahai batean jarriko da
salgai. 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri