Jon Azpillaga izango da hilaren 28an ospatuko den Bertso Egunean lehen agurra egingo duen bertsolaria eta bera hartuko du asteon platoan Jon Artanok. Mungiako sanantontxuetan ibili dira programakoak eta Doka-n Maialen Lujanbiok eta Josu Goikoetxeak egindako saioko onaurkiak ere ekarriko dituzte. Azkenik, duela mende erdi gutxi gora behera egindako bi grabazio ere ikusi ahal izango dira, itxuraz zinegile suediar baten lana. Programa larunbat eguerdian, 14:45etan, Gaur Egunen ostean.
Jon Azpillaga izango da hilaren 28an ospatuko den Bertso Egunean lehen agurra egingo duen bertsolaria eta bera hartuko du asteon platoan Jon Artanok.
Mungiako sanantontxuetan ibili dira programakoak, Bernardo Mandalunizek azaldu dizkie hango festaren berezitasunak bertso jaialdia grabatu aurretik. Kantuan Jon Maia, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Jexux Mari Irazu, Iñaki Beitia ‘Arbildu’ren esanetara.
Katilukadak ikuskizunari buruzko erreportajea eta Alberto Barandiaranen
Beste laurogei urtian liburuaren aurkezpenaren berri ere emango dute. Baita
Bertsolaria bere bakardadean saio-sortaren barnean Donostikako Doka-n Maialen Lujanbiok eta Josu Goikoetxeak egindako saioko onaurkiak ere.
Programako harribitxia ordea zuri-beltzekoan ikusi ahal izango da. Duela mende erdi gutxi gora behera egindako bi grabazio dira. Itxuraz zinegile suediar baten lana. Aurreneko zatian Inazio Eizmendi Basarriren eta Manuel Olaizola Uztapideren bertso bana daude jasota zinegilearen OFFeko azalpen eta guzti; bigarrengoan Jesus Alberdi Egileor eta Joxe Mari Gabilondo Bekorreta azaltzen dira mahai buru banatan jarrita gizon mordo baten algara artean puntutan egiten.