Beasainen aurkeztu dute 2012-01-20

'Bertsomovieda' bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketa berria

Bertsomovieda, bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketa aurkeztu zuten atzo Beasainen, urteetako bertso paper lehiaketari lekukoa hartu dion proposamena. Aurkezpenean izan ziren Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi bertsolariak, eta Koldo Agirre eta Aitor Larburu Beasaingo Alkatea eta kultur zinegotzia hurrenez hurren.
Bertsomovieda, bertsoa eta irudia uztartzen dituen lehiaketa aurkeztu zuten atzo Beasaingo Igartza Jauregian, urteetako bertso paper lehiaketari lekukoa hartu dion proposamena.
Koldo Agirre Beasaingo alkateak adierazi duenez, egitasmo berritzailea da bertsomovieda, gure-gurea dugun kultur adierazpena gaur egungo kultur adierazpide berriekin uztartzen duena. Teknologia berriak izango dira oraingoan bertsoa agertzeko bitarteko, eta bere ustez honek bertsoa eta euskara prestigiatu egingo ditu, publiko berria erakartzearekin batera.

Apustu berria egiteko saiakera
Iñaki Apalategik adierazi du azken urteetan Neguko Bertsopaper Lehiaketa
antolatzen jardunagatik, bertsopaperen formatua gainditu eta apustu berri bat egiteko saiakera
egin dutela esan du, bertsoak barneraztzen dituzten ekoizpen modu berriak bilatuz, eta
batez ere, ekoiztutako produktu hori jendeari bertsopaperak baino gehiago helarazi nahian.
Bertsomovie deritzan formatua asmatu dute horretarako, bertsoa eta irudia uztartzen dituen
formatua. Bertsomovieak, webgunean egoteaz gain, sare sozialetan ere mugimendua hartzen
joango direla espero dute. Hori dela eta, gaur egungo sare sozial erabilienetan dituzte perfilak,
jarraipena egin ahal izateko.

www.bertsomovieda.com
Aitor Sarriegik  www.bertsomovieda.com wegbunearen berri eman zuen. Lehiaketara bidalitako bideo guztiak bertan txertatzeko prestatua dagoena. Gainera, sarien artean ikusleena ere badago, eta bozketa webgune honetan bertan egingo da. Aipatu beharra dago, bertsomovie onenaren saria 900¤koa dela, eta bertso onenak dituen bertsomoviearena 300¤koa, baina horretaz gainera, lehiaketa partehartzailea den aldetik, ahalegin berezia egin nahi izan dutela, jendeak irabazleak aukeratzen ere parte har dezan. Horregatik, 450¤tan baloratutako saria ezarri dute jendeak webgunean bozkatuz aukeratzen
duen bertsomoviearentzat.

Lehiaketaren oinarriak
Bertsomoviea bertsoak dauzkan bideo bat da, bertsomovie izateko bi elementu horiek izatearekin nahikoa da. Gutxienez bertso bat eduki behar du, eta euskaraz izan.
-Parte hartzeko talde edo pertsona bakoitzak nahi adina bertsomovie aurkeztu ahal izango ditu.
-Bidaltzeko bi modu egongo dira:
-Internet bidez, nahi den webgunera (youtube, vimeo, euskaltube…) bideoa igota
-Bideoa igo ondoren, email bat idatzi behar da bertsomovieda@gmail.com helbidera, bideoaren izenburua, taldearen edo egilearen izena, herria, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa jarrita.
-Bideo honek, amaieran “gustatu bazaizu, bozkatu bertsomovieda.com webgunean” leloa azaldu behar du, garbi ikusi eta ulertzeko moduan, eta gutxienez 7 segunduko iraupenarekin.
-Lanak emateko epea otsailaren 1etik martxoaren 24ra
-Lanak bidaltzeko helbidea:

bertsomovieda
Arrano Kultur Elkartea
Kale Nagusia 12
20200 Beasain

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra