Hitza oinarritzat hartu eta bestelako arte disziplinekin (musika, antzerkia, pintura...) nahastea da lehiaketaren helburua. 16 urtetik gorako edozein pertsonak hartu dezake parte. Lehiaketaren bidez "espazio bat ireki nahi zaio antzeko lanetan bide berriak zabaltzen dabilen sortzaile orori". Eta, bide batez, bestelako bertsopaper lehiaketetan parte hartzera animatzen ez direnak ere zerbait sortzera bultzatu nahi dira.
Zumarraga Urretxuko bertso-eskolak Bertso Sormenerako Iparragirre Saria antolatu du. Lanak aurkezteko epea aspaldi zabaldu bazen ere, asteartera arte egongo da irekita. Lehiaketaren helburua hitza oinarritzat hartu eta bestelako arte disziplinekin (musika, antzerkia, pintura...) nahastea da. Antolatzaileek azaldu zutenez "lehiaketa honen bidez espazio bat ireki nahi zaio antzeko lanetan bide berriak zabaltzen dabilen sortzaile orori". Horrela, bestela bertsopaper lehiaketa batean parte hartuko ez luketenak zerbait sortzera animatu nahi dituzte. Aurkezpen eguneko prentsaurrekoa ikusgai dago
Zubertsotan.net web orrian.
Sariaren oinarriak:HELBURUA
Ahozkotasuna abiapuntu hartuta, bertsoa beste disziplina batzuekin nahastea (esate baterako, musika, dantza, pintura, irudia…)
EGINBEHARREKOAK
Bertsoa edo gutxienez hitza oinarri harturik, partaide bakoitzak aukeratutako formatu eta neurrian aurkeztu beharko dituzte euren sorkuntza lanak.
MAILAK
Maila bakarra egongo da eta bertan 16 urtetik gorako edozein pertsonak hartu ahalko du parte.
EPAIMAHAIA
Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako kideek eta bertso munduarekin zerikusia duten adituek osatuko dute. Aurkezten diren lanek gutxieneko mailarik ez badute, saria eman gabe uztea erabaki dezake epaimahaiak.
SARIA
1000 ¤-ko sari bakarra izango da irabazlearentzat.
BALDINTZAK
o Aurkeztu beharreko lanen gaia eta luzera/iraupena librea izango da.
o Lanak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira. Gehienez bi lan lehiakide edo lehiakide talde bakoitzeko.
o Aurkezten den lanaren formatua eta euskarria librea izango da, bakoitzak aukeratutakoa (dokumentua, irudia, bideoa, audioa...).
o Lanek orijinalak, aurrez argitaratu zein saritu gabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute.
o Lanak aurkezteko epea: 2012ko urtarrilaren 31
ZER BALORATUKO DA
Emaitza osoaren orijinaltasuna eta kalitatea (eta bertsoak aurkezten badira, bertsoen maila).
LANAK AURKEZTEKO MODUA
Goitizenez izenpetuko dira. Gutun-azal batean egilearen datuak sartuko dira, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, nortasun agiriaren zenbakia eta abar). Gutun-azal horretan lanaren izena eta egilearen izengoitia. Lanak Urretxuko kultur etxean edo Zumarragako Zelai-Arizti kultur etxean aurkez daitezke.
SARI BANAKETA
2012ko Martxoan Bertsoa zikloaren baitan egingo da, aurrerago jakinaraziko den data batean.