Bertso-saioa Tolosan 2012-01-26

Txolarreak abestutako bertsoak

Leporaino bete zen pasa den larunbatean Tolosako Leidor aretoa. Arrazoiak bi, Txolarre irratia eta bertsoa. Tolosaldeko irratiaren aldeko bertso-saioa egin ohi da urte hasieran eta urteroko arrakasta izan du oraingoan ere. Alex Perurenak ekarri digu saioaren grabazioa.

Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña, Jon Maia, Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus aritu ziren kantuan, eta Amaia Agirre gai-jartzaile lanetan.

Laguntzaileak ere izan zituzten ordea. Saioaren hasieran Goierriko bertso-eskolako Lazkaoko taldeko Manex, Markel, Maialen, Aitzol, Sisa eta Naroa igo ziren sei bertsolariei bertso bana abestera. Zirikatzaile abestu zuten gaztetxoek eta oso saio polita egin zuten.

Saioaren bukaera aldera berriz, Banaiz Bagara proiektuan euskaraz ikasten ari diren etorkinek jarri zizkieten puntuak Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Jon Maiari.

800 lagun inguru sartu ziren Leidor aretoan, baina kanpoan sartuezinik geratu zenik ere izan zen. Horientzat, eta nahi duenarentzat, hemen dituzue Txolarre irratiaren aldeko  bertso-saioko bertsoaldi onenak.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza