Bigarren edizioa aurtengoa 2008-12-17

Kopla festa Zarautzen, Putzuzulo gaztetxean

12 bertsolari aritu ziren eta Gaztetxea lepo bete zen, 350-400 lagun inguru.
Lehenengoa aho gusto ona utzi nonbait eta Xakela Asanbladak, AEK-k eta UROLA KOSTAKO HITZAk antolatuta bigarren kopla txapelketa jokatu zen Zarautzen joan zen asteburuan. 12 bertsolari eta gaztetxea bete jende, boxeo formatoko lehiaz gozatzeko. 3 minutuko saioak, zintzarri hotsak isilduarazi arte. Librean eta gaiekin aritu ziren bertsolariak eta kopla doinu aberastatuna ere bistan gelditu zen, gutxi batzuk baizik ez baitziren errepikatu. Bertsolariak:  Maddalen Arzallus, Igor Elorza, Maialen Velarde, Jexux Mari Irazu, Iñigo Manzisidor Mantxi, Imanol Lazkano, Rikardo Gonzalez Durana, Joxe Juan zubieta Etxabe, Felix Zubia, Iker Zubeldia, Uxue Alberdi eta Jokin Sorozabal. Horietatik Elorza, Lazkano, Zubeldia eta Alderdi iritsi ziren azken fasera, eta Elorzak eraman zuen saria, Zintzarria.

Kronika zabala Urola-Kostako Hitzan

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu