Jesus Egiguren izango da aste honetako gonbidatua 2012-02-03

Bertso Eguneko afalosteko saioa eta Tolosako jaialdia Hitzetik Hortzeran

Zuri-beltzekoan Basarriko 1968an Piensos Onenak antolatutako sariketan naufragoari botatako bertsoak emango dituzte. Zappingean, berriz, Mitxelena eta Mañukortak 1987ko Bertsolari Egunean egindako lana. Programa larunbat bazkalostean ikusi ahal izango da ETB1en.
 Bertso Eguna ospatu zen joan zen larunbatean, eta pisu handia hartuko du aste honetako Hitzetik Hortzera programan. Hala, afalostean egindako saioetako aukeraketa bat eskainiko dute.

 Bestalde, urtarrilaren 21ean Tolosako Leidor Antzokian Txolarre irratiak antolatutako saioak ere bere lekua izango du. Leporaino bete zen aretoa honako bertsolari hauek entzuteko: Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Andoni Egaña, Jon Maia, Jexux Mari Irazu eta Amets Arzallus. Amaia Agirre aritu zen gai-jartzaile lanetan. Tartean, Goierriko bertso-eskolako gaztetxoak atera ziren oholtzara bertsolariak zirikatzera.

 Aste honetan PSE-EEko lehendakari Jesus Egiguren gonbidatu dute platora. Umetatik da bertsozalea, eta Bilintx protagoniosta duen nobela bat idatzia duela kontatuko du, besteak beste.

 Azkenik, ohiko atalak ere izango ditu programak. Zuri-beltzekoan Basarrik naufrago bati botatako bertsoak eskainiko dituzte. 1968an bota zituen bertso horiek, Piensos Onenak antolatutako sariketa ospetsuan.

 Zappingean, berriz, Mitxelena eta Mañukorta izango dira protagonosta. 1987an pisuzko ofizioa osatu zuten Bertsolari Egunean.

 Larunbat bazkalostean ikusi ahal izango da programa ETB1en. Nahi izanez gero aurretik ere ikusgai egongo da hemen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu