Bertso-bazkaria Donostian 2012-02-06

Bazkalosteko giro bikaina

Bazkalosteko giro bikaina
Donostiako Bilgune Feministak antolatuta bertso-bazkaria egin zuten pasa den larunbatean Donostiako Arrano elkartean. Amaia Agirre eta Onintza Enbeita aritu ziren kantuan.

Oso giro atseginean egon ziren bazkalostean 50 lagun inguru. Bapo jan eta arratsaldeko seiak aldera hasi ziren kantuan Amaia eta Onintza.

Hasieran librean aritu ondoren, azken hamar urteetan parekidetasunaren bidean egin diren aurrerapenei buruz jarri zituzten kantuan. Kaxa batetik ateratako gauzei abestu zien gero; orduan ere umoretsu aritu ziren bertsolariak.

Murrizketen aurka protestan zebiltzan bi langileren ahotik kantatu ondoren, bazkaltzen zirenek proposatutako hitzekin osatu zituzten bertsoak.

Saioari amaiera emateko mahaitik mahaira ibili ziren han elkartu zirenei abesten; barre-algara ederrak eragin zituzten.

Albiste gehiago

Txikitik handira 02 2026-09-30

Bertsolaria txapelketara, zertarako?

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza