Lierniko Mujika jatetxean urtero egiten dute bertso-afaria ihauterietako ostiralean. Urtero egun bera eta leku berean. Aurten ordea izan da aldaketa txiki bat; Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano urterokoak dira baina oraingoan Andoni Egañaren ordez Iker Zubeldia izan da kantuan. Hitzetik Hortzerako lagunek ekarri digute han izan zen giro bikainaren testigantza.