Ostiral honetan 2012-03-14

Bertso zaharrak kantatzeko afaria Tolosan, Lizardi elkartean

Bertso zaharrak lagunartean kantatzeko afaria egingo dute ostiralean Tolosan, Lizardi elkartean, Lizardi eta Galtzaindi Euskara Taldeak antolatuta. Antton Iztueta altzotarrak gidatzen duen "Bertso zakutoa"n musikatutako bertsoak eta musikatu gabekoak biltzen dira, hau da, aspaldiko bertsolarien bertso musikatuak (Bilintx, Xenpelar, Txirrita, Pello Errota…) eta gaur egungo (Lizaso, Lujanbio, Egaña, Peñagarikano) bertsolarien zenbait bertso, bertsozaleen ahotan jartzeko. "Txartelak Xirimiri eta Orbela tabernatan eta Galtzaundi Euskara Taldearen bulegoan.
Bertso zaharrak lagunartean kantatzeko afaria egingo dute ostiralean Tolosan, Lizardi elkartean, Lizardi eta Galtzaindik antolatuta. "Bertso ezagun eta ezezagunak abesteko aukera da hau. Zakutotik atera eta jendearen aho-belarrietan ipiniz, danak elkarrekin ondo pasatzea da helburu. Letra eta irudiak nahastuz, ahotsa eta musika jendearengana iritsiz, inor ez da ixilik geratuko."
Bertso zakutoan musikatutako bertsoak eta musikatu gabekoak biltzen dira, hau da, aspaldiko bertsolarien bertso musikatuak (Bilintx, Xenpelar, Txirrita, Pello Errota…) eta gaur egungo (Lizaso, Lujanbio, Egaña, Peñagarikano) bertsolarien zenbait bertso, bertsozaleen ahotan jartzeko.
Bertso egile horien biografia laburra lantzen da bertsoak kantatzen hasi aurretik. Bertso-doinua ere kantari hasi baino lehen entzun ahal izango da. Zenbaitetan, txalaparta doinuak adieraziko du kantatzen hasteko unea: Bertsoak eta kantak elkarrekin abesteko aukera da honako hau.
Antton Iztueta Altzotarra da emanaldi hau aurrera daramana.

Bertso-zakuto afarian parte hartzeko txartelak Xirimiri eta Orbela tabernatan eta Galtzaundi Euskara Taldearen bulegoan (Nafarroa etorbidea, 6, Tolosa) dira salgai.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu