Martxoaren 8ko ekimenen baitan, bertso-afaria egin zuten Usurbilen. Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita aritu ziren kantuan eta Leire Iturriotz gai-jartzaile lanetan. Bat-bateko saiorekin hasi aurretik, mahaiaren bueltan zeuden guztiek abestu zituzten Uxuek Alberdik idatzitako bertso-jarriak. Hitzetik Hortzerako lan-taldeak ekarri dizkigu hango irudiak.