Uxue Alberdi gonbidatuko dute platora 2012-03-16

Usurbil eta Mallabiko bertso-afariak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

Arabako Koadrila Arteko Bertso Txapelketako finalerdien laburpena ere emango dute. Zuri-beltzekoan Lazkao Txiki izango da protagonista, eta Zappingean Zeberio anaiak.
 Larunbat bazkalostean, Gaur Egun albistegiaren ondoren, Hitzetik Hortzera programa izango da ikusgai ETB1en. Aste honetan bi bertso-afarik beteko dute programaren zatirik handiena. Alde batetik, martxoaren 8a ospatzeko Usurbilgo Artzabal jatetxean egindako bertso-afaria emango dute. Onintza Enbeita, Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi aritu ziren bertan kantuan, festa giroan. Saio horretaz eta beste hainbat konturi buruz hitz egiteko Uxue Alberdi gonbidatuko dute platora.

 Programan eskainiko duten bigarren saioa hurrengo egunean egin zen Mallabiko Izar Gorri elkartean. Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin joan ziren bertara, eta saio umoretsua osatu zuten Beñat Ugartetxea gai-emaile zutela.

 Horrez gain, Arabako Koadrila Arteko Bertso Txapelketako finalerdietako unerik onenak ere emango ditu Hitzetik Hortzerak.

 Bukatzeko, ohiko atalak ere izango ditu programak. Zuri-beltzekoan Lazkao Txiki izango da protagonista. Zappingerako aukeratu duten pieza, berriz, Zeberio anaiek Ataunen 2002an egindako saio bat da. Nikolas puntu jartzen aritu zen eta Xabier erantzuten.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu