Bertsoa.com-ek zuzenean emango du ekitaldia 2009-01-23

Kursaala bete egingo da Bertso Egunerako

Goizean Boulebarrean izango dira saioak 12:00etatik aurrera. 18:00etan Kursaaleko ekitaldia eta afalondoan ere izango dira bertsoak.

Oso sarrera gutxi gelditzen da biharko Bertso Egunean Kursaalen egingo den ekitaldirako. Joan-etorrian lemarekin, publikoari protagonismo berezia emango zaio saioan. Bertso Eguna, ordea, 12:00etan hasiko da Boulebarreko ekitaldiekin. Unai Agirre, Aitor Mendiluze, Iker Alustiza, Iratxe Ibarra, Arkaitz Oiartzabal, Beñat Gaztelumendi, Jose Juan Zubieta, Ander Lizarralde eta Unai Gaztelumendi arituko dira bazkalaurrean kantari. Kursaaleko saioan, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Jon Maia. 
Afalondoan, Xabier Amuriza eta Josu Zabala, Iker Zubeldia eta Arkaitz Estiballes, Julio Soto eta Beñat Ugartetxea, eta Amets Arzallus eta Ortzi Oiartzabal arituko dira.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza