Osinalde Saria 2012-03-21

Maddi Ane Txoperena eta Peio Ormazabalek egin dute aurrera

Peio Ormazabalek lortu zuen entzuleen erabakiz Axari Saria. Hauekin batera aritu ziren Iñaki Aleman, Ander Solozabal, Eñaut Uruburu eta Imanol Irazustabarrena. Larunbat honetan Aztiri saria jokatuko dute Gorka Maiz, Nekane Zinkunegi, Jagoba Apaolaza, Josu Oiartzabal, Asier Azpiroz eta Aitor Salegik.
 Joan zen ostiralean abiatu zen aurtengo Osinalde saria. Axari Saria jokatu zen Idiazabalgo Elixalde elkartean. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Iñaki Aleman
 Maddi Ane Txoperena
 Peio Ormazabal
 Ander Solozabal
 Eñaut Uruburu
 Imanol Irazustabarrena

 Azkenean Peio Ormazabalek lortu zuen, entzuleek hala erabakita, Axari Saria. Apirilaren 14an jokatuko den Osinalde Sariko finalera sailkatu da arrigorriagarra, Maddi Ane Txoperenarekin batera.

 Oraindik beste bi kanporaketa falta dira finaleko seikotea osatzeko. Larunbat honetan Aztiri Saria ospatuko da Aztirin, honako bertsolari hauekin:

 Gorka Maiz
 Nekane Zinkunegi
 Jagoba Apaolaza
 Josu Oiartzabal
 Asier Azpiroz
 Aitor Salegi

 Hilaren 31n, berriz, Argi Berri Saria jokatuko da Ordizian, bertsolari hauekin:

 Manex Mantxola
 Endika Igartzabal
 Maindi Murua
 Amaia Iturriotz
 Imanol Uria
 Josu Sanjurjo

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu