Finala Elizondon, martxoaren 21ean 2009-01-27

Larunbatean hasiko da Nafarroako Txapelketa, Auritzen

25 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan. Lau final-laurden izango dira, hiru finalaurre eta finala.
Larunbat honetan hasiko da Nafarroako Txapelketa, Auritzen. 25 bertsolari eta zortzi saio izango ditu. Finala, azken urteetan bezala Elizondon, Lur dandatzelkuan, martxoaren 21ean (larunbata), 17:00etan. Lehen fasean, lau kanporaketa egingo dira eta parte hartzaile guztiak hasieratik ekingo diote txapelketari, Julen Zelaieta txapelduna izan ezik. Zelaieta finalerdietan hasiko da.

Hona hemen saioak:

Urtarrilaren 31ean, Auritzen, kultur etxean, 17:30etan:
Jon Barberena, Jon Elizetxe, Bittor Elizagoien, Aimar Karrika, Alazne Untxalo eta Saioa Alkaiza.

Otsailaren 7an, Igantzin, Jubilatu Elkartean, 17:30etan:
Iñigo Olaetxea, Iker Gorrostarazu, Oier Lakuntza, Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Garaxi Taberna.

Otsailaren 8an, Betelun, Zigari Elkartean, 17:30etan:
Erika Lagoma, Miel Mari Elosegi, Ander Fuentes, Aritz Saragueta, Iñaki Aleman eta Iñigo Ibarra.

Otsailaren 14an, Tafallan, Kube Aretoan, 17:30etan:
Xabier Terreros, Xabier Legarreta, Diego Riaño, Xabier Silveira, Ekaitz Astiz eta Joxe Juan Zubieta Etxabe.

Finalerdiak Goizuetan, Altsasun eta Antsoaien izango dira, otsailaren 21, 28 eta martxoaren 7an, hurrenez hurren. 17:30etan denak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu