Heriotza 2012-03-23

Xanti Zabala Lexoren aldeko hileta gaur, Irunen

Xanti Zabala Lexo zenaren aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaleko 19:00etan egingo da Irungo Junkal elizan. Bat-batean, Zepai Saria irabazi zuen 1976an, eta Gipuzkoako Txapelketan maiz parte hartu zuen Zabalak, eta 1966-67ko edizioan finalera heldu zen. 1964an, 1988an, 1985ean eta 1991n ere parte hartu zuen txapelketan. Bertso jarrietan, hainbat bertso paper lehiaketa ere irabazi zituen.
Xanti Zabala 'Lexo' zenaren aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaleko 19:00etan egingo da Irungo Junkal elizan. Xanti Zabala Lezon sortu zen 1942an, plazetan eta txapelketan ibilia da eta batez ere idatzizkoan nabarmendu zen. Bat-batean, Zepai Saria irabazi zuen 1976an, eta Gipuzkoako Txapelketan maiz parte hartu zuen Zabalak, eta 1966-67ko edizioan finalera heldu zen. 1964an, 1988an, 1985ean eta 1991n ere parte hartu zuen txapelketan. Bertso jarrietan, hainbat bertso paper lehiaketa ere irabazi zituen, hala nola Elgoibarko Etxegina saria 1984an eta 1987an, Hendaiako Iparragire saria 1990ean, Hernaniko Joxe Legarreta saria 1991n eta Errenteriako Zapirain anaiak saria 1993an. Xanti Zabala, 69 urterekin hil da.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa