Millan Telleria gonbidatuko dute platora 2012-03-23

Zestoa, Mallabia eta Barañaingo saioak eskainiko ditu Hitzetik Hortzerak

"Zuri-beltzeko Auspoa" atalean Kandido Uranga aktoreak Franzisko Apalategiren "Baso-mutillak" liburuko pasartea irakurri eta komentatuko du.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa eskainiko du ETB1ek. Larunbatean izango da, eguerdiko Gaur Egun albistegiaren ondoren.

 Aste honetan hiru bertso-saio izango dira programaren ardatz. Batetik, joan zen ostiralean Zestoako gaztetxean hirugarrenez antolatu zuten bertsolari gazteen saioko irudiak emango ditu Hitzetik Hortzerak. Julio Soto, Aitzol Barandiaran, Iban Urdangarin, Alaia Martin, Agin Rezola eta Aitor Salegi aritu ziren kantuan. Aimar Etxeberria jardun zen kantuan. Zestoako Gazte Asanbladak eta Erralla bertso-eskolak antolatu zuten saioa, eta giro ederra izan zen gaztetxean.

 Martxoaren 9an Mallabiko Izar Gorri elkartean Iban Urdangarinek eta Iker Zubeldiak egindako bertso-afariko unerik distiratsuenak ere eskainiko ditu aste honetako programak. Azkenean, egun hartan gai-jartzaile lanetan zebilen Beñat Ugartetxea ere kantuan jartzea lortu zuten.

 Azkenik Bardoak ekimenaren barruan Barañainen egindako saioan ere izan ziren Hitzetik Hortzerako kamerak, eta saio hartako aukeraketa bat ere emango dute aste honetako programan.

 Aste honetan Millan Telleria bertsolari ezaguna gonbidatuko dute platora. Aurretik sekula erakutsi gabeko irudiak erakutsiko ditu platoan albizturtarrak: 1985ean Tolosan egindako Trikitilari Egunekoak. Anjel Mari Peñagarikanorekin batera Santa Maria elizan kantatu zuen Millan Telleriak, artean bigoterik gabe.

 Bukatzeko, "Zuri-beltzeko Auspoa" atalean, Kandido Uranga aktoreak Franzisko Apalategiren "Baso-mutillak" liburuko pasarte bat irakurri eta komentatuko du.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu