Aguraingo Sorginetxe eta Gasteizko Martin Ttipia irabazle Arabako txapelketan
Eguerditik festa giroan murgilduta, Lautada eta Martin Ttipia izan dira aurtengo Arabako Kuadrilla arteko irabazleak, atzo Aramaion jokatutako finalean. Parte hartzea eta giro ona izan ziren protagonistak atzo ere.
Eguerditik festa giroan murgilduta, Lautada eta Martin Ttipia izan dira aurtengo Arabako Kuadrilla arteko irabazleak, atzo Aramaion jokatutako finalean. Bazkalondoan, idatzizko bertso jarriek hasi zuten arratsaldeko ektialdia eta da lehenik, Aramaioko Ai ene!-ren txanda izan zen. Oraingo honetan Arabari zer falta zaion azaldu zuten. Besteak beste, Araban Euskal irrati bat falta dela aldarrikatu dute. Gasteizko Martin Ttipia etorri zen gero, hain zuzen ere 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Txapelketako irabazleaki. Han non azaldu den ilea urdinduta zuen atso-agure koadrila bat. Zaharrak esperientziaren tontorra omen dira eta beraz urteetan ikasia eta ikusia azalarazi digute eta zergatik duten Araba maite. Urepeleko artzainak bezain mundialak direlako Araiakoak, inoiz toalla jartzeko lekurik ez duelako Kontxako hondartzak, Iruñeako Yolik tarta doan jaten duelako eta piperrak deus ez direlako patata tortilla gabe. Azkenik Araban falta diren arabarrak falta zaizkiola Arabari goraipatu dute.
Lautadakoak eta Altubealdekoak bat-batean Idatziko taldeek txalo zaparrada ederra jaso ostean bat-bateko saioari eman zitzaion hasiera. Aguraingo Sorginetxe eta Aiaraldeko Altubepekoak lehiatu dira. Maialen Kortabarria aurkezleari agur esan eta Beñat Goitiak jarritako lanetara jarri ziren buru belarri bertsolariak. Sorginetxetarrek inork espero ez bazuen ere zerbait ondo egingo zutelakoan finalera heldu direla defendatu zuten, Araban herriz herri bertsoa ari duelako. Altubepekoek berriz, bazkariarekin nahikoa ez eta kamiseta morez jantzitako Lautadako berenjenak meriendatuko zituztela aitortu zuten, txapela jantzi ezkero kristoren orgasmoa izango dutelakoan. Zortziko handian hasi ziren Altubepeko Ainhoa Comas tabernari paperean eta Sorginetxeko Oier kafea hartzera heldu den bezoarenean, kanpoan herriko munizipalek marokoar bat atxilotu dute. Poliziaren arrazakeria izan dute gaitzat. Ainhoak hauek direla gizartea belzten dutenak esan eta barrenaren balioa defendatu zuen azalaren kolorearen gainetik. Hurrengo lan batean, zortziko txikian hain zuzen ere, Altubepeko Julen Eizagirre eta Sorginetxeko Oihane Perea aritu ziren buruz buru. Julen marihuana erretzen harrapatu dute eta isuna jarri diote, Oihane bere ama izan da etxean isunaren eskutitza irakurtzen lehena. Oihanek semeari esan dio amonaren belar terapeutikoa ez ukitzeko agindua emana zuela eta Julenek ordea Gasteizen, Green Capital bezala, marihuana erretzea legala dela esanez erantzun zion. Hau honela izanda biek bakearen pipatik errez amaitu dute ofizioa. Bakarkako lanen txanda heldu zen. Izar Mendigurenek hartu zuen Altubepekoen testigua, Izarrek bere alaba txikiari azaldu behar zion martxoaren 29an, greba eguna, zergatik ez doan eskolara. Amak alabari azaldu zion, etxekoandre bezala, ez duela kate motzean bizi nahi txakur bat balitz bezala eta duintasuna ez dela saltzen hiru txakur txikiren trukean. Azken aurreko lanean, Sorginetxeko Oihane Perea eta Altubepeko Serapio Lopez aritu ziren maitasun egarriz. Oihane urteetan Serapiorekin maitemindurik egon zen, egun ordea, Serapio da Oihanerekin maitemindurik dagoena. Oihanek arroza ia-ia pasatu eta tropiezoz betea duela esanez eman dizkio Serapiori kalabazak. Serapiok berriz berek maite duen neska bakarra dela ziurtatu dio eta almejak eta ganbak ederrak direla txupatzeko. Maitasun kontuak alde batera utziz eta azken lan puntuagarrira salto eginez, talde bakoitzeko hiruna kide izan ziren lehian, Aramaioko zelaietatik, herriko frontoira jaitsitako behiak izan dira. Mala letxeak eta letxe txarrak izan zituzten hizpide Altubepekoek eta azenarioak jateko gogoak Lautadakoek.
Lanak bukatu ondoren, Aramaioko Sorginetxe eraman zuen txapela.