Martxoan Bertsoa 2012-03-27

Lasatarrak nagusi

Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Ander Gabirondok osatutako taldeak irabazi du taldekako txapelketa. "Gabiri2" gelditu da bigarren (Gorka Maiz, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena) eta "Be(k)tore Okocha" hirugarren (Maialen Akizu, Mikel Iturriotz eta Beñat Torres).
 Joan zen ostiralean jokatu zen Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak antolatutako taldekako txapelketako finala, Martxoan Bertsoa zikloaren barruan. Aurtengoa hamargarren edizioa izan da eta hiru bertsolariko hamabost taldek hartu dute parte denera. Azkenean hiru talderen artean jokatu zuten finala, Gaztelekun, giro ederrean. "Lasatarrak" (Antton Fernandez, Uxue Fernandez eta Ander Gabirondo) nagusitu ziren finalean. "Gabiri2" taldea gelditu zen bigarren (Gorka Maiz, Endika Igartzabal eta Mikel Asurabarrena) eta "Be(k)tore Okocha" hirugarren (Maialen Akizu, Mikel Iturriotz eta Beñat Torres).

 Bestalde, aurtengoa hamargarren edizioa izanda, orain arteko denetan hutsik egin gabe parte hartu duten bertsolariak omendu zituzten finalean. Guztira 90 bertsolaritik gora aritu dira hamar urteotan.

 Finalari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen. Laburpen bideoak ere ikusgai daude.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu