Bertsozale Elkartearen laguntzarekin 2012-03-27

Helduen bertso-eskolek 35 ikastaro antolatuko dituzte

Errenteria, Maule, Erniarraitz, Baztan, Eibarko "Hanka Motxak", Larrabetzu-Mungia, Irun, Orio-Usurbil-Añorga, ALBE, Markina-"Kilika" bertso-eskola, Lesaka, Tolosa-Alegi-Amezketa, Zarautz eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuko dituzte ikastaroak.
 Bertso-eskolen Batzordearen ekimenez, orain dela hilabete batzuk ikastaro sorta bat antolatzeko proposamena egin zitzaien helduen bertso-eskolei. Antolaketa bertso-eskolek beren esku hartuz gero ikastaroen finantzaketan Bertsozale Elkartearen laguntza eskaini zitzaien. Denera 20 bertso-eskolak erabaki dute ikastaroak antolatzea, eta 35 izango dira azkenean egingo diren ikastaroak. Errenteria, Maule, Erniarraitz, Baztan, Eibarko "Hanka Motxak", Larrabetzu-Mungia, Irun, Orio-Usurbil-Añorga, ALBE, Markina-"Kilika" bertso-eskola, Lesaka, Tolosa-Alegi-Amezketa, Zarautz eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuko dituzte ikastaroak.

 Azkenean zortzi ikastaro gauzatuko dira: Julio Sotok gidatutako "Bertsoaren oinarrizko eraketa"; Jon Maiaren "Doinua eta kantaera"; Arkaitz Goikoetxea eta Karlos Aizpuruak emandako "Nola landu, etxean eta bertso-eskolan"; Unai Elizasuren "Izan gai-jartzailea"; Maialen Lujanbioren "Gaiaren trataera, bertsolariaren aldetik"; Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdiren "Generoa eta bertsolaritza" eta Xabier Amuriza eta Imanol Lazkanori egindako elkarrizketak.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu