Nafarroako Txapelketa 2009-02-02

Aimar Karrika irabazle Auritzen

Puntuazioa: Aimar Karrika (188), Jon Barberena (187.5), Saioa Alkaiza eta Bittor Elizagoien (185), Jon Elizetxe (178), Alazne Untxalo (170.5).

Pasa den larunbatean, urtarrilaren 31n, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen duen 2009ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen azken-laurdena jokatu zen. Aurizko Kultur Etxean izan zen saioa, 38. edizioko lehena.
Kanpoan giroa hotza eta desatsegin azen, barnean guztiz kontrakoa. 120 entzule inguru elkarte zen bertsolarien jarduna ikusteko; eta saioa gorabeheratsu aizan bazen ere, giro beroa eta polita sortu zen kultur etxe dotorean.
Normala denez, entzuleek Aimar Karrika herriko bertsolaria babestu zuten bereziki. Eta hain zuzen Karrikak ezustekoa eman eta lehen postua eskuratu zuen, Jon Barberena iazko Nafarroako txapeldunordearen aurretik.
Horien atzetik, nabarmentzekoa da Saioa Alkaizak amandako maila ona. Txapelketan lehen parte-hartzea du iruindarrak eta Bittor Elizagoienen parean gelditu zen bertsolari gaztea.

Honakoa izan zen puntuaketa:
Aimar Karrika 188 puntu
Jon Barberena 187,5 puntu
Saioa Alkaiza, Bittor Elizagoien 185 puntu
Jon Elizetxe  178 puntu
Alazne Untxalo 170,5 puntu

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu