Platoan Ekaitz Elorriaga Arabako lehendakaria 2012-03-30

Kuadrilla arteko finala eta 'Ez da kasualiatea' saioko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Kuadrilla arteko finala eta 'Ez da kasualiatea' saioko bertsoak Hitzetik Hortzeran
Arabako Kuadrilla arteko finala eta 'Ez da kasualiatea' saioko bertsoak eta Bartzelonara joateko lehiaketa izango dira Hitzetik Hortzerako eduki nagusiak aste honetan. Platoan Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria izango da gonbidatu, Ekaitz Elorriaga.
Pasa den asteburuan Aramaion jokatu den Koadrila Arteko Txapelketako finaleko on aurkiak emango dituzte asteon Hitzetik Hortzeran. Aguraingo Sorgin-Etxe taldekoak txapela beltza bana jantzita igo ziren oholtzara, eta beste txapela handiagoa hartuta jaitsi. Oraindik orain Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaritza hartu duen Ekaitz Elorriaga Anduaga izango du Jon Artano Izetak alboan. Besteak beste koadrila artekoak utzi duen ahogozoaz eta Gasteizko udalak diru laguntza mozteko egindako saiakeraz mintzatuko da Elorriaga.

‘Ez da kasualitatea’ izenez Oñatiko udaleko berdintasun batzordeak eta herriko eragile feministek Santa Ana antzokian antolatutako saio musikatuko bertsoaldiak ere emango dituzte. Egoitz Aizpuruk jarritako gaiei kantatu zieten Onintza Enbeitak, Uxue Alberdik, Ainhoa Agirreazaldegik eta Alaia Martinek, Arantzasu Saiz piano jotzailea eta Iñigo Ugarte tronpeta jotzailearen laguntzaz.

Horretaz guztiaz gain albisteentzat ere izango da tartea, baita ‘bidalitako’ bideoa ere: Urrategin bertso-afaritan Mañukorta, Iker Zubeldia eta Julio Soto (azken hau barrez ito beharrean kantatu ezinda utzi zuen Mañuren ateraldi batek); Zuri-Beltzekoan 1976ra egingo dute jauzi. Urte hartako martxoaren 27an Herri Irratien ekimenez egindako “24 ordu euskaraz” ekimenari Joxe Lizasok eta Lazkao Txikik  jarritako bertsoak izango dira ikusgai; eta Zappingean berriz Xanti Zabala 'Lexo' oroituko du Hitzetik Hortzerak.  

Bertso-Sopar maiatzaren 12an Bartzelonan
Hitzetik Hortzerak denboraldi amaiera Katalunian egingo du. Azken atal horretako ardatza Bartzelonako Euskal Etxearekin elkarlanean, eta Literaldia jardunaldien baitan, antolatutako bertso afaria izango da; sopar amb bertsolaris katalunieraz. Aspalditxoan Bartzelonan dabilen Jone Uriak jarritako gaiei kantatzeko joango dira hara Agin Rezola eta Igor Elortza. Azken urteetan egin moduan Hitzetik Hortzerak ikusentzule pare bat gonbidatuko du asteburu pasa horretara. Zozketan parte hartzeko Rezolak eta Elortzak Hitzetik Hortzeran jarritako puntuei bideo erantzunak eman eta programaren facebook-eko horman jarri behar dira.

Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra