79 urte zituen 2012-03-30

Florentino Goiburu bertsolaria hil da

Florentino Goiburu bertsolaria hil da
Goierrin oso bertsolari estimatua zen idiazabaldarra, eta bertsolari gazteek maisutzat zeukaten. 1991ko Bertsolari Egunean omenaldia jaso zuen Patxi Iraolarekin batera. Artzain lanetan ere aritzen zen.
 Florentino Goiburu bertsolaria hil zen atzo. Goierrin oso bertsolari estimatua zen idiazabaldarra. Lazkao Txiki zenaren laguna izan zen. 1991ko Bertsolari Egunean omenaldia jaso zuen Patxi Iraolarekin batera. 1986ko Txapelketa Nagusiko azken laurdenetara iritsi zen. Gaur egungo bertsolari gazteek maisutzat hartzen zuten.