Beasaingo Arrano Elkarteak antolatuta 2009-02-09

Martxan da Neguko Bertsopaper Lehiaketa

Lanak aurkezteko epea otsailaren 22an itxiko da.
 Beasaingo Arrano Elkarteak zazpigarren aldiz antolatu du aurten Neguko Bertsopaper Lehiaketa. Lanak otsailaren 22ra bitartean aurkeztu daitezke. Urtero bezala, aurten ere bi mailatan banatu da lehia, adinaren arabera:

A Taldea: 2009an 18 urte baino gutxiago beteko dituztenak
B Taldea: 2009an 18 urte edo gehiago beteko dituztenak

 Bi kategoria horitako irabazleez gain, Goierritar onena ere saritu egingo da. Iaz Ainhoa Mujika izan zen gazteen artean nagusi. Helduetan, berriz, Ander Lizarraldek irabazi zuen saria. Eta Goierritarren lanen artean Asier Imazena hautatu zuen epaimahaiak. Aurtengo irabazleen izenak martxoan jakinaraziko dituzte antolatzaileek.

 Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza