Hamazazpi sorta eta bat-bateko bertsoen testigantza bildu ditu 2012-04-10

'Eulea', gerra aurreko bertsolari bizkaitarrari buruzko liburua argitaratu du Asier Legarretak

'Eulea', gerra aurreko bertsolari bizkaitarrari buruzko liburua argitaratu du Asier Legarretak
Asier Legarreta mungiarrak gordean zegoen bertsolari berri bat ekarri du ikerketaren plazara. Eustakio Larrabeiti 'Eulea', Loiun sortua 1848an eta Galdakaon zendua 1936an. Legarretak Eularen 17 sorta aurkitu ditu, eta bat-batean ere egiten zuela erakutsi du.
Asier Legarreta mungiarrak gordean zegoen bertsolari berri bat ekarri du ikerketaren plazara. Eustakio Larrabeiti 'Eulea', Loiun sortua 1848an eta Galdakaon zendua 1936an. 'Eustakio Eulea, Iilbindu traspunte' izenburuko lanean Legarretak Eularen biografiaz gain, 17 sorta argitaratu ditu ditu, eta bat-batean ere egiten zuela erakutsi du. Tabernetan Mateo Sagasti izeneko pertsona entzundako sorta batetik abiatu zuen Legarretak Eularenganako bidea.Inguruko herrietan galdezka, Bizkaiko Foru Aldundiko liburutegian eta Eularen ondorengoei egindako elkarrizketetatik landu du Legarretak bere lana. Eustakio Larrabeiti Eulea kronista izan zen eta bere berriak bertsotan argitaratzen zituen, 'Euzkadi'n gehienak. Idatziz ez ezik, Legarretak defendatzen du bat-batean ere egiten zuela Euelak eta horren adibide jotzen du Urretxindorra bertsolariarekin Jeltzaleen ekitaldi politiko batean egindako saioa. Estilo aldetik, Eulea ironia fineko bertsolaria zen eta errima eta metrika landuak zituena: "Hemen, gure eskualdean, errima eta metrika aldetik bertsoek ez zuten Gipuzkoakoen indarrik, errima aldetik pobreagoak ziren, baina Eulak bazuen beste sentsibilitate bat. Bere bertsoek errima nahiko aberatsa zuten". Gai aldetik, erlijioa eta abertzaletasuna ziren gai nagusiak, bere inguruan gertatutakoez gain. Eustakio Larrabeiti Eulearen ibilia eta lana aztertuta, Legarretak dio ez dela zuzena lehen Bizkaian koplariak zeudenaren tesia. Bere esanetan, Eulearena bezalako testigantzek erakusten dute lehen ere bazirela bertsolariak Bizkaian, eta eskualde bat baino gehiagotan gainera.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa