Gabirian izango da hitzordua 2012-04-12

Larunbat honetan jokatuko da Osinalde Sariko finala

Peio Ormazabal, Maddi Ane Txoperena, Nekane Zinkunegi, Josu Oiartzabal, Amaia Iturriotz eta Imanol Uria ariko dira kantuan. Aurretik beste hiru kanporaketa jokatu dira, 18 bertsolari gazterekin.
 Bertsolari gazteei zuzendutako sariketen artean entzutetsuenetakoa da Goierriko Osinalde Saria. Aurtengoa ere iritsi da finalera, larunbat honetan jokatuko baita azkeneko saioa, ohiturak agindu bezala Gabiriko Osinalde Elkartean. Denera 18 bertsolari gaztek hartu dute parte Axari, Aztiri eta Argi Berri sariketetan, eta honako 6 hauek sailkatu dira finalera:

 Peio Ormazabal
 Maddi Ane Txoperena
 Nekane Zinkunegi
 Josu Oiartzabal
 Amaia Iturriotz
 Imanol Uria

 Urtero bezala, giro beroa eta jendetza izango dira aurtengo finalean ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu