Gaur bertan Ibarran, Artziniegan eta Zumaian 2012-04-13

Lau saio daude iragarrita asteburu honetarako

Ibarran "Bikokote" emanaldi berezia izango da arratsaldean. Artziniegan, berriz, "Bertso-eskolek 30 urte, 11 opari" bertso jaialdia izango da iluntzean. Unai Mendibil, Iñaki Cabeza, Iñaki Viñaspre eta Izar Mendiguren ariko dira kantuan. Zumaian San Telmotako saioa izango da gauean Julio Soto, Aitor Sarriegi, Sebastian Lizaso, Uxue Alberdi, Amets Arzallus eta Unai Iturriagarekin.
 Jende askorentzat oporrak izan arren saio bat baino gehiago izango da asteburu honetan. Gaurko hiru daude iragarrita.

 Ibarran "Bikokokote" emanaldi berezia izango da Benito Izagirre kultur etxean arratsaldeko 17etan.

 Artziniegan, bertso-eskolen 30. urteurrena dela eta, bertso-jaialdi berezia antolatu dute museoan, iluntzeko 19:30etan. "Bertso-eskolek 30 urte, 11 opari" izenburua jarrita bertso-saioa egingo dute Unai Mendibil, Iñaki Cabeza, Iñaki Viñaspre eta Izar Mendigurenek. Nekane Aginako eta Oihane Rodriguez ariko dira gai-jartzaile lanetan.

 Zumaian, berriz, San Telmotako urteroko bertso-saioa egingo da Aita Mari zineman, gaueko 22:30etan hasita. Julio Soto, Aitor Sarriegi, Sebastian Lizaso, Uxue Alberdi, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga ariko dira kantuan, Jon Maia gidari dutela.

 Asteburu honetako azkeneko saioa igandean izango da, Aguraingo Harresi aretoan. Arratsaldeko 18etatik aurrera haurrei zuzendutako "Katillukadak" emanaldi berezia ikusi ahal izango da bertan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu