Nafarroako txapelketa - final laurdenak 2009-02-09

Julio Soto eta Erika Lagoma irabazle, Igantzin eta Betelun

Soto eta Lagomarekin batean, Olatetxea eta Elosegi ere finalerdietarako sailkatu dira, bigarren postua eskuratuta. Aste honetan Bertsoa.com-en izango dira ikusgai bi saioak.

Nafarroako txapelketako bi saio jokatu dira asteburuan. Julio Soto gorritiarra nagusitu zen Igantzin eta Erika Lagoma lesakarra Betelun. Bigarren postuak Iñigo Olaetxeak eta Miel Mari Elosegi Luzek eskuratu dituzte, eta bi hauek ere finalerdietan izango dira.
Igantzin, larunbat arratsaldean jokatu zen final laurdenetako kanporaketa, Jubilatu Elkartean: Garaxi Taberna, Iker Gorrostarazu, Eneko Lazkoz, Oier Lakuntza, Julio Soto eta Iñigo Olaetxea aritu ziren kantari. 150 lagun inguru bildu ziren, eta orohar Soto koska bat goragotik aritu zen.

Sailkapena
Julio Soto                     199,5
Iñigo Olaetxea             178, 5
Eneko Lazkoz             177
Iker Gorrostarazu      165,5
Oier Lakuntza            165
Garaxi Taberna         151,5

Betelun, Zigari elkartean, honako sei bertsolari hauek aritu ziren, igande arratsaldean: Erika Lagoma, Miel Mari Elosegi Luze, Ander Iturri, Aritz Saragueta, Inigo Ibarra eta Iñaki Aleman. Publikoak berriz ere oso ondo erantzun zuen eta 140 lagun inguru bildu ziren. Orohar saio bizia, polita eta orekatua izan zen Betelukoa.

Sailkapena
Erika Lagoma            192,5
Miel Mari Elosegi       178
Ander Iturri                 175,5
Iñaki Aleman             172,5
Aritz Saragueta        169,5
Iñigo Ibarra              165,5


Beraz, eta lehen hiru kanporaketak jokatuta honela gelditzen da sailkapena (24tik 17 sailkatzen dira):
Zuzenean finalerdietan (8)
Aimar Karrika
Jon Barberena
Julio Soto
Iñigo Olaetxea
Erika Lagoma
Miel Mari Elosegi Luze
Tafallako lehenengoa
Tafallako bigarrena

Puntuazioaren arabera, matematikoki sailkatuta daudenak
Saioa Alkaiza       185
Bittor Elizagoien 185
Jon Elizetxe         178
Eneko Lazkoz      177
Ander Iturri           175,5
Iñaki Aleman       172,5
Alazne Untxalo 170,5 puntu

Azken kanporaketaren zain
Aritz Saragueta        169,5
Iker Gorrostarazu    165,5
Iñigo Ibarra               165,5

Lehen faseko azkeneko kanporaketa Tafallan jokatuko da heldu den larunbatean, 17:30etan, Kube aretoan. Bertsolariak::  Xabier Terreros, Xabier Legarreta, Xabier Silveira, Diego Riaño, Joxe  Juan Zubieta Etxabe eta Ekaitz Astiz.

Julen Zelaieta, egungo txapelduna finalerdietan sartuko da txapelketan.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri