Osinalde Saria 2012-04-18

Amaia Iturriotz irabazle

Peio Ormazabal gelditu zen bigarren. Bertso onenaren saria Josu Oiartzabal azpeitiarrarentzat izan zen. Finalean Maddi Ane Txoperena, Nekane Zinkunegi eta Imanol Uria ere aritu ziren Jokin Murua aurkezle zutela. 115 lagun elkartu ziren afaritan eta 200 bat saiora. Hitzetik Hortzerak grabatu zuen saioa.
 Joan zen larunbatean jokatu zen Osinalde Sariko finala Gabiriko Osinalde elkartean. 115 bat lagun inguratu ziren afaltzera, baina saioa hasterako 200 bat bertsozale zeuden elkartean. Jokin Murua aurkezle zutela honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Maddi Ane Txoperena
 Peio Ormazabal
 Nekane Zinkunegi
 Josu Oiartzabal
 Amaia Iturriotz
 Imanol Uria

 Azkenean, entzuleek eta epaileek hala erabakita, Amaia Iturriotzek jantzi zuen txapela. Bigarren saria Peio Ormazabalek eskuratu zuen. Bertso onenaren saria, berriz, Josu Oiartzabalentzat izan zen, zortziko txikian kantatutako bigarren bertsoagatik. Saioaren inguruko informazio gehiago dakar Goierriko Hitzak. Horrez gain, finalaren laburpen bat ere ikus daiteke bertan.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu