'Hamaika kantatzeko' DVDa argitaratu du 2012-04-26

Ipuin ezagunak bertsotan jarri ditu Urko Egañak

Urko Egañak hamaika ipuin klasiko bertsotara ekarri ditu, Oskar Estangak musikaz eta Antton Iztuetak irudiz jantzita. Hiru txerritxoak, Mari Errauskin, Txanogorritxo, Oñatiko Jentilak...eta beste hainbat ipuinek osatzen dute 'Hamaika kantatzeko' lana. Bertsolaritza eta literatura unibertsala uztartu nahian egindako lana da, ipuin klasikoen bidez bertsolaritzara zubi bat eginez, egilearen hitzetan.
Urko Egañak hamaika ipuin klasiko bertsotara ekarri ditu, Oskar Estangak musikaz eta Antton Iztuetak irudiz jantzita. Hiru txerritxoak, Mari Errauskin, Txanogorritxo, Oñatiko Jentilak, Txori Abeslaria, Sant Jordi eta herensugearen kondaira, Zazpi antxumetxoak, Pinotxo, Txitxirio txiki, Hamelingo txirularia eta Edurne Zurik osatzen dute Hamaika kantatzeko lana. Bertsolaritza eta literatura unibertsala uztartu nahian egindako lana da, ipuin klasikoen bidez bertsolaritzara zubi bat eginez, egileak hitzaurrean aipatzen duenez. Oskar Estanga eta Antton Iztuetak ez ezik, Olatz Amondarainek, Iñaki Olaldek, Ainara de Carlosek, Ezozi Sobak eta Aitziber Eletak ere hartu dute parte Urko Egañaren proiektu honetan. 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu