Lezon "Bikokote" emanaldi berezia izango da; Iruñean, Txantrean, bertso-afaria egingo dute Miren eta Xabier Amurizak eta Jokin Sorozabalek; Zestoako Arroabean Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira bertso-afaritan eta Azpeitian jaialdia izango da Igor Elortza, Nekane Zinkunegi, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Haritz Etxeberria "Ministro" eta Andoni Egañarekin.
Bertso-ekitaldiz betea dator asteburu honetako agenda. Gaur bertan lau saio daude iragarrita. Lezoko Gesala auditoriumean "Bikokote" emanaldi berezia izango da arratsaldeko 17etan.
Iruñeako Txantrea auzoan festak izango dira asteburuan. Egitarauaren barruan bertso-afaria iragarri dute Euskaltunon Biltokian. Iluntzeko 21etan hasiko da saioa, eta Miren eta Xabier Amuriza eta Jokin Sorozabal dira bertan kantatzekoak.
Ordu berean hasiko da Zestoako Arroabea auzoko bertso-afaria ere. Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan Ederki herri biltokian.
Gaurko azkeneko saioa Azpeitian dago iragarrita. Soreasu Antzokian presoen eskubideen aldeko bertso-saioa egingo dute gaueko 22:30etan. Igor Elortza, Nekane Zinkunegi, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Haritz Etxeberria "Ministro" eta Andoni Egaña ariko dira bertan, Jokin Uranga gai-jartzaile dutela.
Biharko ere saio bat baino gehiago daude iragarrita. Jon Maia eta Alaia Martin Belfasten ariko dira.
Bergaran bertso-bazkaria egingo dute San Prudentzio auzoan. Sustrai Colina eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira bertan kantari.
Legazpiko Gaztetxean ere bertso-bazkaria izango da, eta herri arteko pikea bertsotan osatuko dute bertan. Amaia Iturriotz, Nerea Elustondo, Gorka Azkarate eta Gorka Maiz dira bertan kantatzekoak.
Errezilen "Galtzagorriei to, Iñaxito!" haurrentzako emanaldia izango da arratsaldeko 17etan Eskolako gimnasioan.
Horrez gain, beste hiru bertso-afari daude iragarrita. Irungo Ola sagardotegian Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan, beste bertsolari bat gai-jartzaile dutela: Anjel Mari Peñagarikano.
Muxikako Ariatzako Txokoan Sustrai Colinak eta Onintza Enbeitak osatuko dute bertso-afaria.
Azkenik, Urdazubiko Gauiñara elkartean Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi ariko dira kantuan 21etatik aurrera.
Iganderako beste bi saio daude iragarrita. Getariko San Prudentzio auzoan jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan, eta Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia ariko dira bertan kantuan egun osoan zehar.
Iruñeako Txantrea auzoan asteburuko bigarren bertso-saioaz gozatzeko aukera izango dute igandean. Festalekuan bertso-bazkaria egingo dute eguerdiko 14:30etatik aurrera Aimar Karrika eta Eneko Lazkoz kantuan direla.