Villabonako Subijana Etxean 2009-02-10

Mintzola Fundazioko kideek lehen bilera egin zuten atzo

Bileran bi gai nagusi landu ziren: aurtengo egitasmoa eta aurrekontuak. Gainera, lanean hasteko mekanismoak martxan jarri zituzten.
 Mintzola Fundazioko kideek atzo egin zuten lehenengo bilera, Villabonako Subijana Etxean. Bileran bi gai nagusi landu zituzten: aurtengo egitasmoa eta aurrekontuak. 2012ra arteko ahozkotasunaren inguruko ikerketa lanaren hasiera izango da aurtengoa. Gainera, atzoko bilerari esker lanean hasteko mekanismoak martxan jarri zituzten. Horretarako, Fundazioko zuzendaria hautatzeko oinarriak onartu zituzten eta baita irudi korporatiboaren sorrera ere.

 Mintzola Fundazioak bi helburu dauzka, aldi berean elkarren osagarri ere badirenak. Batetik, euskararen ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izan nahi du. Bestetik, eta ikerketa horrek emandako emaitzen bidez, gizarteak ahozko komunikazioaren esparruan dituen premiei erantzuna eman nahi lieke. Premia hauei erantzun asmoz hainbat ikastaro antolatzeko asmoa dago. Horretarako, Villabonako udalarekin sinatutako hitzarmen bati esker, Subijana Etxea izango da Fundazioaren kokaleku.

 Fundazioa oraintxe sortu berri dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Villabonako Udalak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Erakunde hauetako bakoitzeko ordezkari bat izan zen atzoko bileran.

 Albiste hau landu dute Tolosaldeko Hitzak eta Diario Vascok ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu