VIII. edizioa aurten 2012-05-04

Gipuzkoako Bertso Eskolen eguna igandean, Zumaian

Gipuzkoako bertso eskolek urteroko festa eguna izango dute igandean, Zumaian. Egun osoan zehar, Lip Dup grabaketa, jolasak eta bertso trama izango dituzte: Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Aitor Sarriegi arituko dira kantari, Josu Goikoetxearen gidoiarekin.
Gipuzkoako bertso eskolek urteroko festa eguna izango dute igandean, Zumaian. Egun osoan zehar, Lip Dup grabaketa, jolasak eta bertso trama izango dituzte: Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Aitor Sarriegi arituko dira kantari, Josu Goikoetxearen gidoiarekin.

Egitaraua ekintzaz bete-betea izango da: goizeko 10:30ean Zumaiako plazan elkartuko dira Gipuzkoa osotik etorritako haurrak; 10:45ean Lip Dub-a grabatzeko lanean hasiko dira bertso-eskolakideak Zumaiako kaleetan zehar. Bazkalordua izango da 13:30ak inguruan, eta jarraian, 14:30ean, jolas bereziekin gozatzeko aukera izango dute.

16:00etan bertso-trama berezia izango da Maria eta Jose ikastetxean; Josu Goikoetxea gai-jartzaile lanetan izango delarik, kantari arituko dira Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Aitor Sarriegi. Ekitaldiaren amaieran goizean zehar grabatutako Lip Dub-a ikusteko aukera izango dute haurrek, eta arratsaldeko 18:00ak inguruan emango zaio bukaera aurtengo Bertso Eskolen Egunari.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu