Plazatik Gaztetxera Sariketa 2012-05-09

Asteburu honetan hasiko da 11. edizioa

Aurtengoan hiru fase izango ditu sariketak. Lau kanporaketa egin ondoren (aste honetan Mutrikun, datorren astean Zumaian, hurrengoan Markina-Xemeinen eta ekainaren 8an Elgoibarren) bi finalaurreko jokatuko dituzte Deban eta Soraluzen. Finala ekainaren 30ean jokatuko da Eibarko Gaztetxean. Binaka ariko dira bertsolariak.
 Aurten ere Plazatik Gaztetxera sariketa jokatuko da. Bertsolari gazteei zuzendutako ekimen honek 11. edizioa beteko du aurtengoan, eta tamainaz hazita dator. Hala, aurtengoan bi faseren ondoren jokatuko da finala. Horrez gain, bertsolariak binaka ariko dira kantuan. Lehenengo fasean lau kanporaketa jokatuko dira. Maiatzaren 12an Mutrikuko Gaztetxean jokatuko da lehenengoa; maiatzaren 19an Zumaiakoan bigarrena; Markina-Xemeingo Gaztetxean egingo dute hirugarrena maiatzaren 26an eta Elgoibarkoan azkenekoa ekainaren 1ean. Hortik aterako dira finalerdietako bi saioetan kantatuko duten bertsolarien izenak. Ekainaren 8an Debako Gaztetxean egingo dute lehenengo finalerdia, eta Soraluzeko Gaztetxean bigarrena ekainaren 15ean. Finala, azkenik, Eibarko Gaztetxean jokatuko da ekainaren 30ean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu