XI. edizioa aurten 2012-05-11

Plazatik gaztetxera, bikoteka

Bihar hasiko da XI. 'Plazatik Gaztetxera' bertso ekimena eta indartsu dator aurten ere. Bertsolariak bikoteka arituko dira kantari. Bi fase eta zazpi saio izango ditu txapelketak, eta ekainaren 30ean jokatuko da finala, Eibarko gaztetxean. Bihar, Mutrikun, honako hauek arituko dira kantuan: Ander Zulaika-Andoni Zubiaurre, Peru Vidal-Imanol Uria, Aimar Karrika-Maddi Sarasua, eta Ander Elortegi-Jon Arano, 22:30etan gaztetxean.
Asteburu honetan hasiko da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketa. Aurtengoa XI. edizioa da eta betiko helburuak lortzeko asmoz, berrikuntzekin dator, bertsolariek bikoteka abestuko baitute.
Mutriku (maiatzak 12), Zumaia (maiatzak 19), Markina (maiatzak26) eta Elgoibarko (ekainak 1) gaztetxeetan jokatuko da lehen fasea. Lehen fase honen ostean bi finalerdi egongo dira, lehenbizikoa Deban (ekainak 8) eta  bigarrena Soraluzeko (ekainak 15) gaztetxeetan. Finala ekainak 30ean izango da txapelketa lehen aldiz hartuko duen Eibarko gaztetxean.

Saio guztien aurretik afaria egongo da. Afaritara joateko asmoa duen edonor jar dadila saioa jokatuko den gaztetxeko kideekin edo plazatik gaztetxerako antolatzaileekin harremanetan.

Lehenengo saioan honako zortzi bertsolari hauek arituko dira kantari, Mutrikuko gaztetxean, 22:30etatik aurrera.

Ander Zulaika – Andoni Zubiarre
Peru Vidal – Imanol Uria
Aimar Karrika – Maddi Sarasua
Ander Elortegi – Jon Arano

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu