San Isidro eguna ospatzen da 2012-05-15

Bertso-saio ugari egingo dira gaur

Astigarragan, Azpeitian, Donostian, Gaintzan, Hondarribian, Villabonan eta Asteasun egingo dira saioak.
 San Isidro eguna ospatuko da gaur, baserritarren santuaren eguna, eta, urtero bezala, bertso-saio bat baino gehiago izango da Euskal Herriko zenbait txokotan. Astigarragan Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak kantatuko dute eguerdian eta arratsaldean.

 Donostian, Loiolan, bertso-bazkaria izango da Sustrai Colina eta Anjel Mari Peñagarikanorekin.

 Hondarribian, Guadalupeko zelaian, egun osoko saioa egingo dute Beñat Lizasok eta Aitor Mendiluzek.

 Villabonan, Amasako plazan, Anjel Larrañaga eta Jose Luis Gorrotxategi dira kantatzekoak eguerdian eta arratsaldean.

 Asteasun, berriz, bertso-bazkaria egingo dute Sarasola sagardotegian eguerdiko 14etatik aurrera. Julio Soto eta Jexux Mari Irazu ariko dira kantari.

 Gaintzan ere saioa izango da gaur, Kale-Txiki jatetxean. Bertso-afaria egingo dute Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta Xabier Zeberio bertsotan direla.

 Bestalde, Azpeitiko Iraurgi ikastetxean ere bertsolariak ariko dira; Eneritz Artetxe eta Jokin Uranga.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu