Jaialdia Mallabian 2012-05-15

Herrirako aguazil bila

Hamabostaldi kulturala dela-eta, urtero egiten dute bertso-jaialdia Mallabian. Pasa den igandean elkartu ziren herriko pilotalekuan bertso-festarako eta giro ederra izan zuten.

Nabari da mallabiarrek ez dutela hutsik egiten urteroko zitara. Igandean paseorako giro ederra egon arren, jende asko gerturatu zen pilotalekura bertso-saioa entzutera.

Beñat Ugartetxea, Iker Zubeldia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga igo ziren oholtzara, Asier Ibaibarriaga gai-jartzailearekin batera. Oholtzatik urruti samar eseri zen jendea baina horrek ez zuen hoztu giroa, gogotsu egin zuten txalo bertsozaleek.

Saioaren zati handiena ofizioka osatu zuten, gehienak umoretik: Ugartetxea eta Egaña langile eta nagusiaren lekuan, Lujanbio eta Egaña inoiz ohe bakarrean lo egin gabeko bikote moduan edota Ugartetxea eta Zubeldia kaletartutako bi baserriko semeren lekuan.

Baina saioari pisu pixkat eman nahi izan zion Asier Ibaigarriagak eta hiru bakarkako lan jarri zituen; aipatzekoa Iturriagak bonbardaketen 75.urteurrenari abestutako bertsoak.

Bertsolari guztiak batera ere aritu ziren bertsotan: Mallabiako hitzen esanahia asmatu nahian lehendabizi eta herrirako aguazil berriaren bila gero.

Ia bi orduko saio ederra osatu zuten denen artean, eta mallabiarrak hurrengo urteko zitaren zain daude honezkero.


Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»