Ostiralera bitartean 2012-05-16

"Bertsolharitza" Basaurin izango da datozen egunetan

Sei emanaldi izango dira hiru egunetan. 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia da, ipuinak bertsoekin eta euskal kantutegiko piezekin uztartzen dituena. Ibai Esoain aritzen da kontalari eta kantari lanetan.
 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldi berezia da "Bertsolharitza". "Kontakizuna eta kantakizuna" uztartzen ditu Ibai Esoainek oholtza gainean. Haritz bat da emanaldiaren zutabe nagusia. Baina haritz berezia da istoriokoa, ezkurrak eman beharrean hitzak ematen dituelako. Hala, gaztetxoek hitzak aukeratu beharko dituzte eta Ibai Esoainek hitz horiei dagokien istorioa kontatuko du, euskal kantutegiko aleren batekin edo propio jarritako bertsoekin uztartuta. Guztira 50 minutu inguruko iraupena dauka emanaldiak.

 Aste honetan Basaurin egongo da ikusgai, Ibaiganeko Kultur Etxeko aretoan ostiralera bitarte. Gaur goizeko 10etan eta 11:30etan izango dira emanaldiak; bihar 10etan, 11:30etan eta arratsaldeko 18etan eta ostiralean 10etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu