Kafe Antzokian, eguerdiko 14:30etan 2012-05-16

Iñaki Muruaren hitzaldia gaur Bilbon

Bertsozale Elkartearen bilakaeraren inguruan ariko da hizketan. Aurten 25 urte bete ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Iñaki Murua da lehendakaria.
 Aurten 25 urte bete ditu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Ibilbide aberatsa izan du bere sorreratik, eta horren kontaketa egingo du gaur Iñaki Murua lehendakariak Bilboko Kafe Antzokian. Eguerdiko 14:30etan hasiko da hitzaldia.

 25. urteurrena dela eta hainbat ekimen antolatu ditu Bertsozale Elkarteak aurten. Tartean, urteurrenaren inguruan ardaztu zen Bertso Eguna, eta Alberto Barandiaranek idatzitako "Beste larogei urtian" liburua eta honekin batera kaleratutako DVDa daude. Liburua eta DVDa oraindik ere eskuratu daitezke Lankura deituta (0033 943 260 755) edo www.lanku.com webgunean bertan. 30 eurotan jarri dute prezioa, baina bazkideek 21 eurotan lortu ahal izango dute. Gainera, dokumentala Bertsoa.com-en ere ikusi daiteke.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu