DF Bertsozale Eskola 2012-05-17

Asier Ibaibarriagak hitzaldia emango du gaur

"Bertsoa epaitu liteke??" jarri dio izenburua hitzaldiari. Iluntzeko 19:30etan izango da, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.
 Aurrera doa DF Bertsozale Eskola Durangoko Plateruenan. Maiatzeko ostegunetan zehar bertsolaritzari begirada ezberdinekin begiratu diote. Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga aritu dira orain arte hizlari lanetan, eta Asier Ibaibarriagaren txanda izango da gaur. Bertsolaritzaren epailetzaz arituko da. Iluntzeko 19:30etan hasiko da hitzaldia.

 Datorren astean Josu Goikoetxearen txanda izango da, eta bertso trama bat nola sortu azalduko die bertaratutakoei. Ondoren, maiatzaren 31n bertso-trama egingo dute Igor Elortza, Jon Maia eta Oihana Bartra bertsotan direla.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu