Otsailaren 23an itxiko da epea 2009-02-12

Mintzola Fundazioak zuzendaria behar du

Fundazioak zuzendaria kontratatzeko hautapen prozesua zabaldu du, Mintzolaren lan programaren eta baliabideen ardura eta kudeaketa bere gain har dezan.
Fundazioak zuzendaria kontratatzeko hautapen prozesua zabaldu du, Mintzolaren lan programaren eta baliabideen ardura eta kudeaketa bere gain har dezan.

Zuzendari eskatuko zaio:

    * Proiektuak eta ekimenak kudeatzeko gaitasuna izatea.
    * Negoziaketarako gaitasuna izatea.
    * Eragile ekonomiko, kultural, politiko eta sozialekin harremanetan izateko gaitasuna izatea.
    * Diziplina askotako taldeak koordinatzeko gaitasuna izatea.
    * Ekintzarako joera nabarmena izatea.

Nahitaezko baldintzak dira:

    * Unibertsitate mailako tituluaren jabe izatea.
    * Euskaraz eta gazteleraz maila jasoa izatea, bai ahoz bai idatziz.

Baloratuko dira:

    * Kudeaketa esparruko ikasketak eta esperientzia.
    * Harremanetarako gaitasuna, jendaurrerako dohain eta esperientzia, talde lanerako egokitasuna eta ekimena.
    * Ahozkotasunaren esparruko jakintza (ikasketak, argitalpenak...) eta esperientzia.
    * Ikerketa alorreko jakintza eta esperientzia.
    * Dokumentazio tekniken alorreko ikasketak eta esperientzia.
    * Nazioarteko harremanetarako bi hizkuntzatan maila instrumentalean moldatzea, bereziki frantsesez eta ingelesez.

Eskaintzen da:

    * Iraupen mugagabeko lan kontratua.
    * Urteko lansari negoziagarria, hautagaiaren balioen eta esperientziaren arabera.

Hautapen prozesuan partaide izateko, Curriculum Vitae (CV) bidali behar dute hautagaiek, 2009ko otsailaren 23 baino lehenago, baloratuko diren esparruen azalpen zehatza eginez, "mintzolafundazioa@gmail.com" helbidera.

Argibide gehiago daude hemen.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»