Usurbilen Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdi jardungo dira; Alegian Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi; Tolosan Eneritz Artetxe, Mikel Artola eta Amaia Agirre eta Lekeition Ander Elortegi, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Xabat Galletebeitia.
Bertso-ekitaldiz betea dator asteburu hau ere, dozena bat emanaldirekin. Gaurko lau saio daude iragarrita. Usurbilgo Udarregi ikastolan Beñat Gaztelumendi eta Uxue Alberdi izango dira eguerdiko 12:30etatik aurrera.
Alegian bertso-afaria izango da Hilario Berri tabernan, iluntzeko 21etan hasita. Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi ariko dira kantuan.
Tolosan ere bertso-afaria egingo dute Arsenal elkartean, iluntzeko 21etan. Eneritz Artetxe, Mikel Artola eta Amaia Agirre dira bertan kantatzekoak.
Lekeition, azkenik, bertso-saioa izango da elizan, gaueko 22:30etatik aurrera. Ander Elortegi, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Xabat Galletebeitia ariko dira kantuan. Gai-jartzaile, berriz, Iratxe Ibarra eta Elene Lejarzegi izango dituzte.
Larunbata ere saioz betetako eguna izango da. Santurtzin, Mintzalagun egunaren barruan, Iñaki Apalategi eta Iratxe Ibarrak kantatuko dute bazkalostean.
Gasteizko Arana auzoan jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Goizeko 11:30etan Felipe Zelaieta eta Oier Arbina dira bertsotan aritzekoak plazan.
Diman Luis Prietoren omenezko bertso bazkaria iragarri dute eguerdiko 14etatik aurrera. Amets Arzallus, Jon Maia eta Unai Iturriaga jardungo dira kantuan.
Bertso-bazkaria izango dute Narbarten ere, ordu berean, plazan. Julio Soto eta Iñaki Aleman izango dira protagonista.
Agurainen ere bertso-bazkaria egingo dute Herrira ekimenak antolatutako Elkartasun egunaren barruan. Andramari plazan izango da saioa 15etan. Oihane Perea eta Jagoba Apaolazak kantatuko dute bertan.
Ataunen, berriz, "Bikokote" emanaldi berezia egingo dute herriko plazan arratsaldeko 18etan.
Etxalarren "Bertsolari" filma aurkeztuko dute iluntzeko 20etan kultur etxean.
Bukatzeko, Lasarteko Zabaleta auzoan urteroko saioa egingo dute auzoko jaiak direla eta. Gaueko 23etan hasiko da saioa eta Ane Labaka, Unai Muñoa, Andoni Otamendi, Patxi Etxeberria eta Amaia Agirrek kantatuko dute bertan.