Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak 2012-06-05
Arrate Illaro txapeldun Uribe Kostan
Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Imanol Uria, Josu Landeta, Itxaso Paia, Aitzol de Castro eta Ekaitz Larrazabal "Katxo". 90 bat entzule elkartu ziren Algortako Villamonte Kultur Etxean saioa jarraitzeko. Asteburu honetan Uribe Butroe eta Busturialdeko finalak jokatuko dira.
Uribe Kostako txapelketako finala jokatu zen larunbatean Algortako Villamonte Kultur Etxean, Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketen barruan. 90 bat entzule bertaratu ziren saioa jarraitzera. Oholtza gainean Itxaso Paia, Aitzol de Castro, Ekaitz Larrazabal "Katxo", Josu Landeta, Arrate Illaro eta Imanol Uria bertsolariak aritu ziren, Miren Loizaga aurkezle zutela. Lehenengo zatiaren ondoren Arrate Illaro eta Imanol Uriak lortu zituzten punturik gehien, eta bien artean jokatu zuten buruz burukoa. Azkenean Arrate Illarok lortu zuen txapela. Honela gelditu zen sailkapena:
1.- Arrate Illarok 408 puntu (buruz buruko eta guzti) 2.- Imanol Uriak 250 puntu (buruz burukoaren ondoren 394,5) 3.- Josu Landetak 239 puntu 4.- Itxaso Paiak 231 puntu 5.- Aitzol de Castrok 230,5 puntu 6.- Ekaitz Larrazabal "Katxo"-k 215 puntu
Arrate Illarori Unai Elorriagak jantzi zion txapela. Gauzak honela, zuzeneko txartela lortu du udazkenean jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Aurretik Oihana Bartrak, Aitor Arrutiak, Iñaki Iturriotzek, Gorka Lazkanok eta Gorka Ostolazak lortua zuten txartela. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Momentuz, honela dago sailkapena:
1.- Peru Madalenak 264 puntu 2.- Joseba Artzak 250,5 puntu 3.- Imanol Uriak 250 puntu 4.- Xabat Galletebeitiak 246 puntu 5.- Garikoitz Sarriugartek 242,5 puntu 6.- Eñaut Uruburuk 242 puntu 7.- Josu Landetak 239 puntu 8.- Itxaso Paiak 231 puntu 9.- Aitzol de Castrok 230,5 puntu 10.- Nerea Ibarzabalek 224,5 puntu 11.- Txaber Ormazabalek 217 puntu 12.- Unai Ormaetxeak 216 puntu 13.- Ander Salaberriak 215 puntu 14.- Ekaitz Larrazabal "Katxo"-k 215 puntu 15.- Ion Barrocalek 208 puntu 16.- Aitor Arrizubietak 207 puntu 17.- Eneko Arratek 206 puntu 18.- Arkaitz Zipitriak 202,5 puntu 19.- Mikel Galarzak 199,5 puntu 20.- Illart Gumuziok 199 puntu 21.- Julen Sololuzek 197 puntu 22.- Idoia Anzorandiak 194 puntu 22.- Ander Aldazabalek 190,5 puntu 23.- Beñat Romerok 182,5 puntu 24.- Irati Astondoak 170 puntu 25.- Nuria Cortadak 164,5 puntu 26.- Aitziber Bengoetxeak 164,5 puntu 27.- Jon Martinezek 164 puntu 28.- Iker Uribarrenek 134 puntu
Uribe Kostako finala ikusgai dago Bertsoa.com-en. Asteburu honetan jokatuko dira azkeneko finalak. Larunbatean Uribe Butroekoa izango da Sondikako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30etan hasita. Igandean ere ordu berean hasiko da Busturialdekoa, Bermeoko Kafe Antzokian. Informazio gehiago nahi izanez gero sartuwww.bizkaikotxapelketa.biz web orrian.