Eskolarteko txapelketak 2012-06-07

Jokin Bergara eta Lazkaoko taldea irabazle Gipuzkoako Eskolartekoan

Jokin Bergara gaztetan eta Lazkaoko taldea umetan, eibartar eta goierritarrak izan dira irabazle Gipuzkoako Eskolartekoan. Helduetan, Gema Urteaga gelditu zen bigarren. Umetan, Paul Iruretagoienak jaso zuen banakako saria eta Maddi Etxeberria gelditu zen bigarren.. Lauak Euskal Herriko finalean izango dira, ekainaren 16an, Agurainen.
Jokin Bergara gaztetan eta Lazkaoko taldea umetan, eibartar eta goierritarrak izan dira irabazle Gipuzkoako Eskolartekoan. Helduetan, Gema Urteaga gelditu zen bigarren. Umetan, Paul Iruretagoienak jaso zuen banakako saria eta Maddi Etxeberria gelditu zen bigarren.. Lauak Euskal Herriko finalean izango dira, ekainaren 16an, Agurainen.

Gipuzkoan, umetako saioa taldeka izaten da eta honako lau taldeok aritu ziren finalean:
Goierriko bertso eskola, Ordiziko Taldea: Maddi Etxeberria, Gartxot Ramirez, Oier Ibarzabal eta Iraitz Sarasola
 -Goierriko bertso eskola, Lazkaoko taldea: Oihane Lazkanoiturburu, Andoni Mikelarena, Paul Iruretagoiena eta Ahizpea Garmendia
 -Zarauzko taldea: Jone Makazaga, Paula Arriola, Ane Peñagarikano eta Mikel Sarasua
 -Hernaniko taldea: Iker Ormazabal, Beñat Klemente, Andoni Mujika eta Aitor Balerdi

Taldekako irabazlea, beraz, Lazkaoko taldea izan zen: Oihane Lazkanoiturburu, Andoni Mikelarena, Paul Iruretagoiena eta Ahizpea Garmendiak osatua. Euskal Herrikorako, Iruretagoiena eta Maddi Etxeberria larrauldarra sailkatu dira. Etxeberria, Patxi Etxeberria bertsolariaren biloba da.

Gaztetxoen mailako finalaren ondoren gazteen txanda izan zen. Honako zortzi bertsolari hauek aritu ziren Andoaingo Basteron:

 -Gema Urteaga (Ordiziko Oianguren Institutuko ikaslea)
 -Jokin Bergara (Eibarko Ignazio Zuloaga Institutuko ikaslea)
 -Eñaut Martikorena (Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxeko ikaslea)
 -Mikel Iturriotz (Urretxuko Garaialde Lizeoko ikaslea)
 -Haritz Mujika (Tolosako Orixe Institutuko ikaslea)
 -Amaia Urbieta (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako ikaslea)
 -Ane Zuazubiskar (Arrasateko Arizmendi Ikastolako ikaslea)
 -Joanes Etxaide (Beasaingo Txindoki Institutuko ikaslea)

Jokin Bergara eibartarrak eraman zuen txapela eta Gema Urteaga gelditu zen bigarren. Biak ere Euskal Herrikoan izango dira.


Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri