Lehena izango da 2012-06-19

Euskaldun berrientzako Bertso-barnetegian izena ematea zabalik

Euskalduntzen ari diren helduei zuzenduriko bertso-barnetegian izena emateko epea zabalik da. Lehenengo edizio hau Bizkaiko Foruan izango da abuztuaren 1-7 bitartean izango da.
Euskalduntzen ari diren helduei zuzenduriko bertso-barnetegian izena emateko epea zabalik da. Lehenengo edizio hau Bizkaiko Foruan izango da abuztuaren 1-7 bitartean izango da. AEK-k, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko bertso-eskolak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da.

Goizetan bertsolaritza ardatz duten eskolak izango dira eta arratsalde-gauetan hainbat jarduera egingo dira. Ekintza berezien artean, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagarekin bertso afaria izango da, baita Oskar Estangarekin diska bat grabatzeko aukera ere.

-Datak: abuztuak 1-7
-Tokia: Forua (Bizkaia), AEK-ren barnetegia.
-Begiraleak: Xabi Paya, Ainhoa Aranburu, Onintza Enbeita, Esti Alberdi.
-Taldea: 20 lagunekoa.
-Beharrezko hizkuntza perfila: B2
-Izen-emateko epea: uztailak 20
-Izen-ematea: praktikatu@aek.org / 902 362294

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu