Bizkaiko Eskualdeetako txapelketa 2012-06-11

Julen Erezuma Busturialdeko txapeldun

120 entzule bertaratu ziren Bermeoko Kafe Antzokira. Julen Erezumaren ondoren gelditu ziren, hurrenez hurren, Ander Elortegi, Xabier Enbeita, Iker Belaustegi, Jon Arano eta Gurutz Uruburu. Honenbestez bukatu dira Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketak.
  Atzo jokatu zen Bizkaiko Eskualdeetako azkeneko finala, Busturialdekoa. 120 entzule elkartu ziren Bermeoko Kafe Antzokian saioa jarraitzeko. Josu Goikoetxea izan zen aurkezle, eta honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Julen Erezumak       396 puntu buruz buruko eta guzti
 2.- Ander Elortegik      243,5 puntu (buruz burukoarekin 385,5)
 3.- Xabier Enbeitak      238 puntu
 4.- Iker Belaustegik     223,5 puntu
 5.- Jon Aranok           191 puntu
 6.- Gurutz Uruburuk      185,5 puntu

 Juan Carlos Goienetxeak banatu zituen sariak eta Natxi Aranburuk jantzi zion txapela txapeldunari. Gauzak honela, Julen Erezumak zuzeneko txartela lortu du udazkenean jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketan jarduteko.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu