30 bat lagun elkartu ziren 2009-02-16

Bertsolari Gazteen Eguna ospatu zen larunbatean Azpeitian

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu zuen egun hau, Bertso Astearen barruan.
 Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta, Bertsolari Gazteen Eguna ospatu zen larunbatean Azpeitian. Denera 30 bat lagun elkartu ziren. Bertaratutako bertsolari eta bertsozale gazteak bertso poteoan ibili ziren goizean, Gaztetxean bazkaria izan zuten ondoren eta, azkenik, Kupela Taldearen emankizunarekin amaitu zen eguna.

 Ekitaldi hau Bertso Astearen barruan antolatu zen. Aurten, gainera, hamar urte bete ditu Erniarraitzek. Bertsolari Gazteen Egunari buruzko informazio gehiago dago Diario Vascon eta Hitzan. Uztarrian, berriz, datu ugari aurki daitezke Erniarraitzek egindako ibilbideari buruz.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza