Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketa 2012-06-12

Joan zen ostiralean egin zen sari-banaketa

78 lan jaso dituzte aurten antolatzaileek. 12 urte artekoetan Ane Telletxea gelditu da lehenengo eta Ane Fagoaga bigarren; 12 eta 15 urte bitartekoetan Aitor Servierrek eskuratu du txapela Beatriz Maritorenaren aurretik; 16 eta 17 urte bitartekoetan Mikel Telletxea gelditu da bigarren eta Gorka Sanjurjo bigarren eta 18 urtetik gorakoetan Julen Zelaieta izan da irabazle Iban Garroren aurretik.
 Baztan-Bidasoako Bertsopaper Lehiaketako sari-banaketa ekitaldia egin zen joan zen ostiralean Berako Kultur Etxean. Aurten 25. ediziora iritsi da sariketa, eta parte-hartze handia izan da, 17 lan jaso baitituzte. 12 urte artekoetan Ane Telletxea lesakarrak lortu du lehenengo saria, "Sanferminak" izeneko sortari esker. Bigarren Ane Fagoaga beratarra geratu da, "Lagun Kuttuna" izeneko sailarekin.

 12 eta 15 urte bitartekoetan Azkainera joan da lehenengo saria, Aitor Servier izan baita irabazle "Udaberriro" sortarekin. Bigarren Beatriz Maritorena doneztebearra geratu da "Krisia" izeneko lanarekin.

 16 eta 17 urte bitartekoetan Mikel Telletxearen "Herri Urrats" sorta gustatu zaio gehien epaimahaiari. Bigarren Gorka Sanjurjo geratu da "Nire laguna?" sailarekin.

 Azkenik, 18 urtetik gorakoetan Julen Zelaieta beratarrak jantzi du txapela "151 km edo egun handi baten kronika" lanarengatik. Bigarren Iban Garro lesakarra geratu da "Errefuxiatuaren aitortza" izeneko sortarekin.

 Sariak jaso ondoren saritu bakoitzak bere sortak kantatu zituen.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu